巴斯克语
头像

Pixelfed.eus
@Pixelfed.eus

Pixelfed.eus gastuen fintzaketarako bilketa

Pixelfed.eus 的目标是每周收到 €4.00 的捐款。
捐赠   PayPal

介绍

Kaixo guztioi! Dakizuen moduan, borondatezko ekarpen hauekin, pixelfed.eus zerbitzuak martxan edukitzeak dauzkan gastuak estaltzea nahiko genuke. Pixelfed.eus euskaldunontzat martxan jarri genuen argazkiak partekatzeko zerbitzua da eta modu altruistan denon eskura jarri bagenuen ere, babes kolektibo bat lortzea nahiko genuke.

Zerbitzua erabiltzaileon artean finantzatuz, gerora ere etorkizuna izan dezan eta gaur egun dauden sistema itxi eta zentralizatuen alternatiba bilakatu dadin nahi baduzu, hemen duzu zure diru ekarpena egiteko aukera.

Momentu honetan Pixelfed.eus-ek dituen gastuak honako hauek dira hilabeteka:

  • Zerbitzarien ostatatze gastua: 13,96€ (oinarrizko nukleo bakarreko PUZa / 2GB RAM / 50GB disko)

  • Puntueus domeinua: 1,75€ (20,99€ urtean)

Horrek esan nahi du, gutxigora behera astean 4€ lortu beharko genituzkeela gastuei aurre egiteko.

Mila esker eta berriz ere fedibertsoan ikusiko garelakoan,

Agur bero bat,

https://pixelfed.eus

已链接的账号

Pixelfed.eus 持有其他平台上的下列账号:

记录

Pixelfed.eus 在 3年前 加入。

每周收入 (欧元)

每周赞助人的数目